Bizkaiko Foru Aldundiak 156.275 euro emango dizkio Udalari, aurrez ikusi gabeko laguntzen funtsen kargura, lanak ordain ditzan. Lehenengo faseko obrak gauzatu dituzte daborduko, eta orain, bigarren fasea egiteari ekingo diote.
Magala behin betiko egonkortuko dutela iragarri dute udal-iturriek: “Hormigoizko harri-lubeta bat jarriko da, horma bat ipiniko da, lurpeko materialak hondeatuko dira, zelaian drainatze-sare bat eraikiko da zonako euri-uren sarearekin lotuko dena, saneamendu-sarea konponduko da eta kaltetutako berdegunea berrituko da”.