Zabalik dago epea Getxoko klubek eta kirolariek diru-laguntzak eska ditzaten

Kerman Santiago Alkorta 2019ko mar. 15a, 10:17
Getxo Kirolak udal-erakunde autonomoak diru-laguntzak emango ditu. ©GETXOKO UDALA.

Aurten 1.300.000 euro inguru banatuko ditu Getxoko Udalak elkarte eta kirolarien artean. Bertako kirol elkarte eta taldeei zuzendutako egitasmoa da, baita errendimendu altuko kirolariei ere.

1.311.000 euroko diru-laguntzak emango ditu Udalak zehazki, 2018. urtean baino %3,5 gehiago. Getxoko kirol eta elkarteei ohiko jardueretan lagunduko diela iragarri du Udalak, jardueren programazioan, lokalen alokairuan eta gastu arruntetan, besteak beste.

“Errendimendu altuko kirolariak, bertakoak direnak eta banakako lehiaketetan parte hartzen dutenak babesteko laguntza eman eta banatuko dugu ere”, esan dute udal-iturriek.

Laguntza horiek guztiak emateko, hainbat balorazio-irizpide bete behar dituzte elkarteek, hala nola; emakumeen kirola sustatzea, desgaituentzat jarduerak antolatzea eta klubak udalerriko kirol-politikan sartzea eskola-kiroleko programen bitartez.

Diru-laguntzak jasotzeko izena eman daiteke hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun