Areetako geltokiko plaza hobetzea, haurrentzako parke bat estaltzea, Algortako metroko plazako lurrazpiko sarrera egokitzea edo Portu Zaharreko zelaigunea hobetzea dira, besteak beste, herritarrek hautatu beharko dituzten proiektuak.
Aurrekontu parte-hartzaileekaz lotutako proiektuak gauzatzeko Udalak gehienez milioi bat euroko partida aurreikusi du.
Parte hartu nahi izanez gero, botoa emateko aukera egongo da Herritarren Arretarako Bulegoetan (HAB) eta Andra Mari, Gobela eta Fadurako kiroldegietan eskura ipiniko diren kutxetan. Proposamenak (eskaneatutako eranskin gisa) bidali ahalko dira gobernuirekia@getxo.eus helbidera. Udal webgunean erabilgarri dagoen inprimaki digitala beteta ere (www.getxo.eus/gobiernoabierto) parte-hartzeko aukera dago.