“Helburua da harremanetan jartzea, alde batetik, jarduera fisiko, osasun eta kirol-arloetako proiektu berritzaileak dituzten enpresak eta, bestetik, ekintzaileak, udal teknikariak eta kirolarekin lotutako proiektu, erakunde edo pertsonak”, adierazi dute udal-iturriek.
Gainera, Udalak esan du apustua egin duela Ongizatearen, Kirolaren Industrien eta Teknologiaren alorrean: “Jardunaldiak sustatu nahi dira; enpresak, profesionalak eta eragileak harremanetan jarri eta enpresa-proiektuak bultzatzeko”.
Getxolanen egoitzan (Ogoño 1, Areeta) gauzatuko dute ekimena. Jardunaldiaren inguruan informazio gehiago eta izena emateko aukera hemen kirolinnoba@gmail.com