'Juan Carlos I' gerraontzia: milaka lagun bisitan, ehunka protestan

Kerman Santiago Alkorta • Unai Brea 2019ko mar. 25a, 13:02

KERMAN SANTIAGO.

10.000 pertsona inguru igo dira zapatu eta domekan gerraontzira, Espainiako Armadaren arabera. Getxora “laster itzuliko” direla esan dute.

Gerraontzia ikusteko ilara Arriluzen Gurutze Gorria dagoen posturaino luzatu da egun bietan. Gainera, auto-ilarak eta aparkatzeko zailtasunak egon dira Kirol Portuan.

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak eta hainbat eragile antimilitaristak protesta egin zuten zapatu goizean, gerraontziaren aurrean. 200 bat lagunek hartu zuten parte mobilizazioan. OEEren esanetan, "bisita hau onartezina da, eta gure arbuiorik tinkoena adierazten diogu, bai gerra erakuskeria honi, bai herri urrunetako gerrekin aberasteko egiten den armen fabrikazio eta salerosketari".

Joan den astean, Getxoko Udaleko Bozeramaleen Batzordeak bere desadostasuna agertu zuen gerraontziaren presentziagaz, PP eta Ciudadanos Herritarrak-en kontrako botoakaz. Ciudadanosek prentsa-ohar baten bidez txalotu du Juan Carlos I Getxora etorri izana, eta arbuiatu egin du Bozeramaleen Batzordeak hartutako erabakia. Bereziki kritikatu dute PSEren jarrera, "nazionalista eta populistakaz bat eginda Espainiako Armadaren ontzi nagusia nazio-lurraldean egotearen aurka agertuz; Espainian agintea eurek dutela eta Defentsa Ministerioa eurek zuzentzen dutela gogoratu behar lukete". 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun