“Bi familia ditut, bat Saharan eta bestea Euskal Herrian”, da aurtengo kanpainaren lema. Getxoko egoiliarrek, baita bertan lan egiten dutenek ere har dezakete parte. Umeak 10 eta 12 urte bitartekoak izango dira, Tinduf (Aljeria) errefuxiatu-kanpamentukoak.
Udalak adierazi du haien egunerokotasuneko “errealitate gordina” ahaztu ahal izango dutela umeek Getxon: “Adingabekoen oinarrizko beharrizanak asetzea da helburua”. Azterketa mediku orokorra, begietakoa eta hortzetakoa egingo diete. Euren bizilekuko klima gogorra saihestea ere helburuetako bat dela adierazi dute udal-iturriek. Bestalde, getxoztarren artean Saharako herriak bizi duen egoeraz “sentsibilitatea” sortzea ere bada asmoa.
Ekimenaren ezaugarriak eta informazio gehiago hemen ikusgai. Izena emateko, 658 751 359 telefonora deitu edo atfalgetxo@gmail.com helbidera mezu bat bidali.