Komun berriak unisex moduluak dira eta autogarbiketa-sistema daukate. Modulu bakoitzaren alboetan, kanpoko aldean, hiru txiza-leku daude. Pertsona denentzat irisgarri izateko moduan eraikita daude.
Parte-hartze bidezko aurrekontuen prozesuan jasotako eskari baten ondorioa da komun publiko bi horien berritzea, Getxoko Udalaren esanetan. Azaldu dutenez, "pertsona zaharrentzat hiri atsegina egiteko Getxo Lagunkoia egitasmoaren barruko proposamena izan da".
Areetako hondartzako komun berriak ere egingo dira, eta horretarako aurrekontua ere badago. Zehazki, 105.000 eurokoa da esleipena. Hondartza arreko parkean ipiniko dituzte komunok, Kaiko Pasealekuan.