Leo Twitteo, irakurtzea zer den gogoratzen

Kerman Santiago Alkorta 2019ko api. 9a, 12:46

Aixerrota BHIko 2. Batxillergoko hamabost ikasle dabiltza Leo Twitteo ekimena bultzatzen. Barikuan hiru ohe ipiniko dituzte Romoko Kultur Aretoan, eta gura duenak bertan etzan eta narrazioak entzun ahalko ditu. Helburua “irakurtzearen ohitura berpiztea” dela azaldu digute ikasleek.

“Gauetan eta ohean dugu lehen kontaktua liburuekin”, esan digu Ainhoa Arana Leo Twitteo komunikazio arloko arduradunak. Ohitura galdu denez, gizartean irakurtzearen gogoa zabaltzea helburu dutela azaldu digu Aranak. Horregatik, gazte zein helduak gonbidatzen dituzte barikuan Kultur Aretora hurbiltzera.

Bestalde, Sonia Andujar idazlearen Paseos de medianoche obra zabalduko dute ikasleek, baita jolasak eta poemak nola egiten diren irakasten duten tailerrak egin ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun