Maria Peralta zaharberrikuntzan eta ondare-kudeaketan espezializatutako arkitektoak adierazi duenez, “Horrelako ezaugarriak dituen aurkikuntza baten aurrean zuhurtzia izan behar da, eta ikerketa lanak zorroztasunez egin behar dira. Bada, horrek laborategiko lan intentsua eskatu du, aurtengo ekainera arte iraungo duena; hain zuzen, indusketak berrabiarazten direnera arte”.
Aurkikuntza ezustea izan da Begoñako galerietan ikerketa egiten diharduen EHUko taldearentzat. Izan ere, Bizkaian ez dago mota horretako lekukotza askorik, eta are gutxiago kostaldean.