Apirilaren 24tik 28ra bitartean, Nazioarteko Sokatira Federakundeko Urteroko Kongresua ospatuko dute Getxon. TWIF (Tug of War International Federation) federakundeko batzorde exekutiboak 25ean egingo du biltzarra, eta bariku eta zapatuan ospatuko dute kongresua. Guztira, 60 lagun bilduko ditu, eta lau kontinentetatik etorritako 22 herrialdetako ordezkariak etorriko dira, besteak beste, Alemania, Belgika, Eskozia, Gales, Ingalaterra, Irlanda, Letonia, Suedia, Hegoafrika, Nigeria, Haiti, Txina, Japonia, Malasia eta Taiwanetik.
Kongresuaz gain, Munduko Sokatira Txapelketako antolakuntzan egingo du lan federakundeak, besteak beste, espazio eta baliabideak bisitatuz eta bertako azpiegiturak ikuskatuz. Izan ere, Getxon egingo dute 2020ko lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketa.