Bihar hasiko da Getxoko Eskolarteko Jokoen IX. ekitaldia

Erredakzioa 2019ko mai. 2a, 11:56

Getxoko Eskolarteko Jokoak. © GETXOKO UDALA

Getxoko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako bigarren, laugarren eta seigarren mailako umeen artean egingo dute ekimena Faduran, maiatzaren 3an, 10ean, 17an, 24an eta 31n. Helburua kirol praktika “ez lehiakorra” sustatzea dela adierazi du Udalak.

Denera, 1.200 ikasle getxoztarrek parte hartuko dute ekitaldian. Atletismo, herri kirolak eta badmintoneko frogak egingo dituzte. Horrez gain, LHko bigarren mailako umeek psikomotrizitateko probak egingo dituzte; era berean, gaztelu puzgarriakaz jolasteko aukera izango dute.

Udalak adierazi du kirol topaketa honetan ez dela sailkapenik ezta kanporaketa probarik egongo: “Ekitaldiaren helburua da eskola komunitatea kirol modalitate ezberdinetara hurbiltzea eta horien praktika giro ludiko eta parte-hartzaile batean sustatzea”. Ekimena udalerriko ikastetxeek antolatu dute, Getxo Kirolakegaz elkarlanean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun