Aurreko urteetan bezala, udalekuak uztailan zehar eskainiko dira, bi asteko txandetan banatuta. Txanda bakoitzeko lau egunetan, txangoak egingo dira herritik kanpora. Txangoa dagoen egunetan ordutegia 9:00etatik 17:30era izango da, eta gainerakoetan 9:00etatik 14:00etara.
Behar bereziak dituzten umeek beharrezko laguntzak izango dituzte.
Getxoko Udalaren webgunean izena emateko aukera dago. Gainera, Herritarren Arretarako Bulegoetan eta Gazte Informazio Bulegoan ere izena emateko orriak eskuragarri egongo dira, nahi izanez gero, izena bertan emateko. Eskaera kopuruak plaza kopurua gaindituko balu zozketa egingo da. Haren emaitza maiatzaren 31n ezagutaraziko da.
Udalekuak Geroa Ikastolan, LHI San Ignazio eta LHI Romo ikastetxeetan eskainiko dira.