San Martin Parrokiaren ondoko Elizondo tabernan jazo dira gertaerak; agenteek bertan estupefazienteak, balantza digital bat eta drogatik lortutako dirua aurkitu dituzte, udal-iturriek jakinarazi dutenez. Taberna zigilatu dute, eta orain Getxoko Epaitegiaren esku dago auzia.
Auzokideen laguntzari esker lortu du poliziak gizona atxilotzea. Antza, zaintza egin dute eta Udaltzaingoak egiaztatu ahal izan du tabernaria droga eske zebilen zenbaitekaz biltzen zela tabernan, eta bertan ere negozioa egiten zutela. Aurrekariak ditu atxilotutako gizonak, izan ere, Getxoko poliziak berak beste bitan atxilotu du droga saltzeagatik.