Ereagako igogailuaren zerbitzua etengo da, prebentziozko mantentze lanengatik

Iker Rincon Moreno 2019ko mai. 6a, 13:53

Udara begirako lanak egingo dituzte Ereagako igogailuan.

Ereagako igogailuan egin beharreko prebentziozko mantentze-lanak direla eta, instalakuntza horretako zerbitzua eten egingo da martitzenean eta eguaztenean, maiatzaren 7 eta 8an, alegia. Hain zuzen ere, aurtengo udako kanpainari begira instalazioa prestatzeko lanak dira.

Igogailu publikoen zerbitzua aldian behin berrikusten da, mantenurako prebentzio-plan baten harira. Plan horren helburua, instalazioetan funtsezkoak diren piezen higadurak eragindako kalteak gutxitzea da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun