Berbodromoan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman behar dute hemen.
Saio horren helburuak dira, besteak beste, euskara kalera ateratzea eta bere erabilera indartzea, euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea eta euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea. Horretarako, aulkiak jarriko dira kalean eta bost lagunek osaturiko taldeak egongo dira, dinamizatzaile bat eta beste lau pertsona (ahobizi eta belarriprest, euskara dakien jendea euskara ikasten ari denagaz elkartuta).
Taldeko partaideak ordu beteko tartean arituko dira berriketa lasaian, hurrengo hiru gairi buruz:
- Pentsioak: Kezkatuta zaude gaiagatik? Lana bizitzeko ala bizi lan egiteko?
- Sentimenduak adierazi: Sentimenduak adieraztera ohituta zaude?
- Zaintza: Gurasoak seme-alabak ezin zaindu. Gure nagusiekin zer? Ordainduta egon beharko lirateke lanak?