Getxoko Udalak adierazi du udalerriak ingurumenaren alorrean bete behar dituen baldintza batzuengatik ematen den ikurra dela bandera urdina: “Aurretik ezarritako estandar batzuk bete izana egiaztatzen du, tartean, bainatzeko uraren kalitate ona, garbitasuna, ingurumen informazio eta hezkuntza, segurtasuna, zerbitzuak eta instalakuntzak”.
Horrez gainera, udal-iturriek azaldu dute bandera urdinaren azken helburua dela “turismoaren garapen jasangarria eta ingurumenaren kudeaketa errepetutsua egitea”. Ereagak hamabigarrenez izango du bereizgarria, Arrigunagak, aldiz, hamargarrenez.