Gaur eta bihar artean, bidea prestatuko dute lanak behar bezala egiteko eta horregatik ordezko bidea egokitu beharko dute ixten direnean.
Astelehenetik aurrera, maiatzaren 13an, eta eguraldiak bermatzen badu, bide-zorua lehengoratzeko eta homogeneizatzeko lanak egingo dituzte. Kasu horretan, zirkulazioan traba handiagoak izango dira erreiak itxiko diren aldiak zabalagoak izango baitira. Semaforo bidez antolatuko da zirkulazioa.
Uste da lanak martitzenean, hilaren 14an, amaituko direla, gauzak ondo bidean; halere, horiek bukatu ondoren ere beste lan batzuk egingo dira bide-seinaleak lehengoratu eta jarduketa errematatzeko.