Hiru erakusketa atzerrikoak dira: Françoise Valdenaireren Futbolaren berorren Maiestatea, Jacob Pieter Dekkeren FC Barcelonaren Mendeurrena eta Americo Rebeloren Benficaren Historia. San Mames, ermita izatetik, katedral izatera ere ikusi ahal izango da. Hala ere, ez dituzte bakarrik futbolagaz erlazionatutako bildumak erakutsiko; besteak beste, ontzi-industria, erizaintza eta pediatriaren inguruko erakusketak ere egongo dira.
Denera, 21 bilduma eta 93 koadro izango dira, eta maiatzaren 13tik 26ra bitartean egongo dira obrak ikusgai Romo Kultur Etxean. Halaber, maiatzaren 14an, martitzenean, Arenasen zigiluak, gutun-azalak eta txartelak ipiniko dituzte salgai. Ekitaldira Imanol Landa Getxoko alkatea, Juan Manuel Cerrato Euskal Selluzale Elkarteen Baterakundearen presidentea eta Francisco Egusquiaguirre Arenasen presidentea bertaratuko dira, besteak beste.