Hainbat jarduera antolatu dituzte Getxoko auzoetan maiatza eta ekaina bitartean. Maiatzaren 27an ipiniko dute lehen tailerra, Egur-taila, Aldai patronatuan (Karitate kalea 1, Algorta), 10 eta 12 urte bitarteko gazteentzat, 19:00etatik 20:30era. Egun eta leku berean, Marketeria-tailerra egingo dute 17:30ean, 6 eta 9 urte arteko umeentzat. Horrez gainera, maiatzaren 24an eta eta 31n, Iturgitxi parkean parkean eta Santa Eugenia plazan, hurrenez hurren, Parkean olgetan! egingo dute, 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta; kartoizko egiturak eta mahai-jolasak ipiniko dituzte parke bietan. Bestalde, Txikitik Handira bertso-desafioa egingo dute Romo Kultur Etxean, ekainaren 10ean eta 17an, 8 eta 12 urte tarteko umeentzat.