Itxas Argia Taldeagaz elkarlanean prestatzen ditu urtero Getxoko Andra Mariko Jai Batzordeak San Isidroko Jaiak. Aurten, dantza taldeak "parte-hartze gutxi" izan duela esan digu Artetxek. Hala ere, adin guztietako herritarrak biltzeko moduko egitarau osatua prestatu dute. "Saiatu gara parte-hartzerik handiena lortzen; umeentzat, gazteentzat eta helduentzat eginiko programa da aurtengoa", diosku. Hamalau eta hamabost urte bitarteko gazteak erakartzeko helburuagaz cars eta paintball-a egingo dute, besteak beste. Gainera, hamasei urtetik gorako gazteei deia egin die Jai Batzordeak: "Gauean hurbiltzen dira jaietara soilik, eta egunean zehar ez dira etortzen. Nahiko genuke goizean eta arratsaldean ere gazteen parte-hartzea sumatzea".
Herri bazkariko "auzo-giroa" aipatu digu Artetxek, bertan hainbat adineko herritarrak biltzen direla esan digu: "Jende oso nagusia etortzen da herri bazkarira, auzokideek antolatu eta mugiarazten baitute jendea. Oso gauza polita da, auzoko nagusiak gazteekin elkartzen dira eta bazkarian". Jaien helburua adin guztietako jendea hurbiltzea eta parte-hartzea egunero sustatzea dela esan digu.
Udalaren diru-laguntzak, "urriak"
2019an Getxoko Udalak jai batzorde guztien artean banatu duen diru-kopurua 227.920 eurokoa da. Algorta eta Romoko inauteriak antolatu ez ezik, Andra Mari, San Juan, Karmen, Santa Ana, Nazioarteko Paella Txapelketa, Saninazio, Romo, Portu Zaharra, Ama Mesede eta San Martingo jaiak prestatu beharko dituzte diru horregaz: "Karparen alokairuarekin bakarrik diru-laguntza joaten zaigu, haren prezioa oso altua baita", diosku Artetxek. Bestalde, adierazi du Ereagako maiatzaren 4ko kontzertuetan "dirutza" gastatu duela Udalak: "Amorratzen gaitu jai herrikoietan kontzertu hain ezagunak ez izateak".
Egitaraua (ekitaldi aipagarrienak)
Maiatzak 15, eguaztena
- 17:00 Txupinazoa Geroako ikasleen eskutik.
- 17:30 Umeen eta helduentzako jolasak Parkean Olgetan Sendiren eskutik.
- 17:30 Txokolatada Itxas Argiaren eskutik.
- 18:00 Agurrako buruhandiak.
Maiatzak 17, barikua
- 17:30 Umeentzako jolasak: Kars+musika (6-15 urte bitartean).
- 17:30 Graffitiak.
- 18:00 Umeentzako antzerkia.
- 18:00 Mus txapelketa.
- 21:00 Kontzertuak aparkalekuan: The Riff Truckers, Screamers & Sinners, Schizophenic Spacers eta Eskean Kristo.
Maiatzak 18, zapatua
- 11:00 Umeentzako tailerrak, Zumba,Taloak, Igel eta Txapela jaurtiketa lehiaketa...
- 12:00 Puzgarriak.
- 13:00 Fanfarrea Andres Isasi Musikaldia Martxing Band eskutik.
- 15:00 Herri bazkaria Auzokideen eskutik.
- 18:00 Umeentzako ginkana (5-15urte bitartean).
- 19:00 Elektrotxaranga auzoan zehar.
- 22:00 Kontzertuak aparkalekuan: Lurdark, Perfect World eta Urrats erromeria.
Maiatzak 19, domeka
- 10:00 Bertoko ekoizleen azoka UK-ko Agroasanbladaren eskutik eskutik.
- 11:00 Getxoko Euskal Pilota taldeko umeen partiduak, Kiroldegian.
- 11:30Etor zaitez kirol egokitua ezagutzera! Sendi eta Haszten elkarteen eskutik.
- 12:30 Areatxu fanfarrea.
- 13:30 Kontzertua aparkalekuan: Onddo beltzak.
- 16:30 Patinaje Show Getxoren festibala.
- 18:00 Umeentzako jolasak.