Igogailu bertikal berriak 16 lagunentzako lekua du barruan, 8,7 metro igotzen ditu Areneondo kaletik Areneko aldameneko oinezkoentzako ibilbidera arte, auzoan eraikitzen ari den urbanizazio berriaren ondoan. Areneondo kalean, metroaren trenbide azpian dagoen beheko pasabidearen ondoan dago kokatuta, Alango kaleagaz lotzen diren hiru igogailu publikoen behealdean, 2011az geroztik zerbitzua ematen dutenak. Lau instalazio mekaniko horiekaz, guztira, 37 bat metroko tartea igaroko du, Areneondo eta Alango goialdearen artean.
Igogailu berriaren ordutegia gainontzeko igogailuen berbera da, hau da, 05:45etik 24:00etara.