Peru Irastorza izan da atzoko saioan puntu gehien batu zituen bertsolaria; hala, hilaren 25ean jokatuko den finalerako txartela zuzena lortu du. Beragaz batera, honako gazteak aritu ziren bertsotan: Jare Torralba, Oier Rementeria, Oihan Diaz, Txomin Aiartza, Amets Zulueta, Ane Barcena, Peio Lago, Izaro Gascon, Olaia Cancelo eta Izaro Bilbao. Gai-emaile lanetan Beñat Vidal aritu zen eta epai mahaia Leire Etxebarria, Miriam Juaristi eta Joseba Santxok osatu zuten. Idazkari lanetan, berriz, Idoia Anzorandia aritu zen.
Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia ospatuko dute hilaren 25ean Abadiñon. Antolatzaileek iragarri dutenez, bertso-eskolen eta bertsozaleen eguna izan gura du jai horrek; hala, ekitaldiez betetako egitaraua antolatu dute horretarako. Goizean eskolarteko finalak izango dira, lehenengo idatzizkoa eta ostean, bat-batekoa. Eguerdian bazkari herrikoia izango dute eta horretarako tiketak hartzeko azken eguna maiatzaren 20a izango dela ohartarazi dute: tiketak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri 10 euroren truke.
Eguna borobiltzeko, arrastian, Taldekako finala izango da, 17:00etan hasita. Bestalde, egun osoan zehar trikitilariek lagunduko dute giroa alaitzen.
Bat-batekoa
Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala 11:30ean hasiko da. Oholtzan 8 bertsolari gazte arituko dira bertsotan: Amaiur Atxa, Ander Sarriugarte, Bittor Altube, Janire Arrizabalaga, Maider Altuna, Maite Sarasola, Peru Irastorza eta Peio Lago.
Abadiñoko saioan buruz burukoa jokatzen duten 2 bertsolariak Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatuko dira. Euskal Herriko Eskolarteko finala ekainaren 8an izango da Saran, eta Euskal Herri osoko 14 bertsolarik parte hartuko dute, horietako bi Bizkaiko finaletik sailkatuko diren horiek.
Taldekakoa
Denera, 21 taldek eman zuten izena Taldekakoan, eta ia 200 parte-hartzaile aritu dira txapelketan. Horien artean egon dira, oso gazteak direnak, beteranoak, aspaldi bertsotik aparte ibili direnak, hasiberriak, Bizkaiko Txapeldunak, Txapelketetan parte hartu dutenak, edo sekula parte hartu ez dutenak. "Helburua aniztasun hori lortzea zen, eta lortu da", azaldu dute antolatzaileek.
Hurrengoak dira, Bizkaiko finalera sailkatzea lortu duten 3 taldeak:
Taldearen izena |
Herria edo eskualdea |
Taldekideak |
Miotako bidelapurrak |
Berriz eta Elorrio |
Miren Amuriza, Ibai Guridi, Amaia Ugalde, Iruri Altzerreka, Gorka Lazkano, Joxe Garaizabal |
Tronperrieta |
Durango eta Iurreta |
Eneko Abasolo "Abarkas", Ander Sarriugarte, Unai Iturriaga, Juan Mari Areitio, Erika Lagoma, Ander Elorriaga, Iker Maguregi, Leire Vargas, Gorka Pagonabarraga |
Koipelustre´s |
Abadiño |
Beñat Gaztelurrutia, Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Ainhoa Urien, Igor Galarza, Jon Zialzeta, Bittor Altube, Ione Narbaiza |