Post Homo Sapiens, etorkizuna programatu gaiaren inguruko argazkiak eskatu ditu Open Call-en bigarren edizioak. Gizateriaren etorkizunari eta etorkizun honek eskaintzen dituen aukerei buruz gogoeta egitea da aurtengo Getxophotoren gaia, izan ere. 35 herrialdetatik bidalitako 197 lan jaso dituzte denera. Bost kide izan ditu epaimahaiak, horien artean Monica Allende Getxophotoko zuzendari artistikoa.
Haley Morris-Cafiero, Jaakko Kahilaniemi, Federico Stol, Claudia Gori eta Ezio D´Agostino izan dira aukeratutako bost argazkien egileak. Euren lanak ikusbide izango dira hurrengo Getxophoto jaialdian.