Ekipamenduak sei multzo edo modulu ditu, ariketak egiteko. Lehenengoa, mantentze-ariketena, zortzi zutabez osaturiko egitura da eta bi kartel handi ere ditu, bertan egin daitezkeen ariketa oinarrizkoenak eta ekipamendua erabiltzeko arauak azaltzen dituztenak. Jarduera fisiko txikia egiten duten pertsonentzat pentsatuta dago. Horrenbestez, ariketa horiekaz gaitasun artikularrak eta beren giharrak zaindu eta hobetuko dituzte. Gainontzeko multzoetan, bestelako ariketak egin ahal dira, hala nola abdominalak, besoetako flexioak, sentadillak eta luzatze-ariketak. Seigarren eta azken modulua aurreratua da.