Deskantsurako lau minutu gelditzen zirenean, Izarra taldeak kategoria salbatzen zuela jakin izan zuten Gobelan jokatzen ari ziren alde bietako jokalariek. Hala, bigarren partea urduri hasi zuten Arenasekoek, are gehiago 54. minutuan Real Unionek gola sartu ondoren, horrek promozioan uzten zuelako Arenas. Hala ere, 66. minutuan, Etxanizek, pase luze baten ondoren, gola sartzea lortu zuen. Hala, Gobelakoek gora egin eta promoziotik irtetea lortu zuten albistea jakin eta 12 minutu beranduago.
Aitor Ramos bigarren gola sartzea ahalegindu zen, baina baloiak langeta jo zuen. Bordasekoek partidua irakurri zuten, eta emaitza deskontuko denborara arte mantentzea lortu zuten, 1-0 emaitzagaz eta Bigarren B Mailan mantentzea bermatuta.