Basque Team Fundazioak eta ETBko Hiru3 klubak antolatuta, askotariko kirolen jardunaldia egin dute aste-akabu honetan Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroaren instalazioetan. Alberto Iñurrategi alpinistak, Nerea Agirre Getxo errugbi taldeko jokalariak, Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak eta Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak, Basque Teameko kirol teknikariakaz batera, kirolen nondik norakoak azaldu dizkiete eta praktikan nola jarri behar diren erakutsi diete.
Jarduera "Baloreetan BAT" proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren bitartez goi mailako kirol ez profesionala enpresen esparrura eta hezkuntzara hurbildu gura da.