Ekimen hori Berbodromoa euskaraz elkartzeko gunearen VIII. edizioaren barruan kokatzen da, Egizu elkarteak antolatuta, Getxoko Udala, Bizarra Lepoan eta udalerriko euskaltegiakaz batera. Era berean, bihar, eguenean, ohiko formatuzko Berbodromoa egingo dute baita ere, eta aurtengo gaiak "pentsioak", "sentimenduak erakustea" eta "zaintza" izango dira. Biharko hitzorduak 09:00etan eta 11:00etan Algortako San Nikolas plazan izango dira, eta hirugarrena, 19:00etan Itzubaltzeta/Romoko Aurrezki Kutxa, Gobelondo eta Kalamua kaleen artean. Egunari amaiera emateko kantu bira izango da.
Ekimenaren helburuak dira, besteak beste, euskara kalera ateratzea eta bere erabilera indartzea, euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea eta euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea.