Fadurako kiroldegiko kantxan izango da hitzordua, ekainaren 2an (domeka), goizeko 10:00etatik 13:00etara. Adin-kategoria denetako parte-hartzaileak lehiatuko dira txapelketan; 250 kirolari egotea espero da, 25 klubetakoak. Horien artean, berriki Bizkaiko eta Euskadiko Txapelketetan garaile suertatuko Getxo Gimnastika Klubeko hainbat kide, kimu-, haur-, kadete- eta gazte-mailetakoek.