Algortako Portu Zaharra, musikaren agertokia

Iker Rincon Moreno 2019ko mai. 30a, 08:43
San Miguel Getxo Music & Food jaialdia, artxiboko irudian. © SMGMF

Aurten ere, San Miguel Getxo Music & Food jaialdia egingo dute Algortako Portu Zaharrean. Hitzordua aste-akabuan jarri dute, zapatuan eta domekan. Bosgarren edizio honetan hamar taldek parte hartuko dute, Getxo Sounden omenez. Musikaz gozatzeaz gainera, inguruko gastronomiagaz sabela asetzeko aukera egongo da ere, bertan egongo diren hainbat "foodtruck"-eri esker.

Rosebud taldeak emango dio hasiera jaialdiari zapatuan, 13:00etan. Ondoren, Samoah, Southbound, B&B & Co. eta Papawandak jarraituko diete. 20:30ean talde lokal ezagunaren txanda izango da, SMILE bere soinu kaliforniarrakaz. Azkenik, DJ WAS musika jartzaileak zapatuari amaiera emango dio, gauerdira arte giroa animatzen.

Domekan James Room & Weird Antiqua izango da lehenengoa taulara igotzen, ondoren Antonio Garamendi eta Brotherhood taldeei lekukoa emanez.

EGITARAUA

Ekainak 1, zapatua

  • 13:00 Rosebud
  • 14:30 Samoah
  • 16:00 Southbound
  • 17:30 B&B & Co.
  • 19:00 Papawanda
  • 20:30 SMILE
  • 22:00 Deu (WAS)

Ekainak 2, domeka

  • 12:30 James Room & Weird Antiqua
  • 14:30 Antonio Garamendi
  • 16:00 Brotherhood
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun