Europako Txapelketa Absolutuan lehiatuko dira Virginia Díaz eta Ondiz Lekubarri Raspaseko arraunlariak

Kerman Santiago Alkorta 2019ko mai. 30a, 12:36

Ondiz Lekubarri. © Raspas

Luzernan (Suitza) jokatuko dute talde getxoztarreko jokalariek arraun olinpikoko Europako Txapelketa Absolutua, aste-akabuan. Espainiako selekzioagaz joango dira.

Díaz lemazain gabeko bikoan lehiatuko da, Aina Cid kataluniarragaz batera; Lekubarri, ordea, skiffean, pisu arineko kategorian. Arraunlari biek txapelketari “gogo handiz” ekingo diotela adierazi du Raspasek.

“Virginiaren aukerak handiagoak dira, lehenengo hiruren artean sailkatu eta domina lortzeko asmoa baitu”, gehitu dute. Lekubarri, berriz, “ikasteko eta eskarmentua bereganatzeko” asmoagaz joan dela dio arraun-taldeak: “Hilabete bakar batean prestatu du txapelketa”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun