Getxoztarrek 4x200 libre eta 4x100 libre probetako errekorrak hautsi dituzte. Lehenengoan, 8 minutu, 42 segundo eta 92 egundo-ehunen behar izan zituzten errekorra ontzeko. Aurretik markarik honena Bernier TSC talde alemaniarraren esku zegoen, 8:43:77ko denboragaz. 4x100 libreko proban, aldiz, 3:53:56ko denbora lortu dute, ordura arte Otter SC London GB taldearen esku zegoen 3:56:53ko denbora gaindituta.
Getxo Igeriketa taldeko Itziar Tardaguila, Lara Vicandi eta Mikel Bildosola kirolariek, gainera, urrezko 6 domina ere ekarri dituzte udalerrira (lau erreleboen kategoriakoak eta bi norbanakoen kategoriakoak). Talde horretako Jokin Olabarrietak, gainera, erreleboetako lau urrezko domina eta norbanakoen bi zilar lortu ditu.
Taldeko bosgarren kidea da Ibai Elorriaga, eta dominarik gabe gelditu da, gertu egon arren. Mikel Bildosolak, gainera, lehiaketako igerilaririk onena izendatu zuten.