Egitasmo horren helburua da idatz-zaletuak bilatzea eta elkarregaz sormena garatzea. Horretarako, taldean parte hartuko dutenek Garazi Basterretxearen laguntza izango dute prozesu horretan.
Antolatzaileek iragarri dutenez, tailerra atal bitan banatuta egongo da:
- Tarte teorikoa, estrategia narratiboak lantzeko.
- Tarte praktikoa, adibideak aztertzeko eta idazleak konparatzeko, besteak beste.
Biharko saioa froga izango dela iragarri dute antolatzaileek. Hala, emaitzaren arabera, datorren ikasturtean zehar hilez hil IdaZaleen Txokoa egotea eta, etorkizun batean, sortutako testuen bildumagaz zerbait argitaratzea da asmoa.