Domekako martxa-zikloturista ez da lehiaketa. Andra Mariko kiroldegiaren aurretik irtengo da eta helmuga ere toki berean izango du. Guztira 105 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek eta Aretxabala, Gerekiz, Sollube (igoera kronometratua), Emerando, Jata, Andraka eta Gatzarriñetik igaroko dira. Ibilbideko zailtasunik handiena Sollube eta Aretxabala gainetan dago, 396 eta 330 metroko mendateak, hurrenez hurren. Proba 09:00etan hasiko da.
Izen-ematearen prezioa 35 eurokoa da federatuentzat eta 45 eurokoa federatu ez direnentzat. Izena www.puntagalea.com web gunearen bitartez eman daiteke, edo zapatuan, hilaren 8an, 17:00etatik 20:00etara bitartean Andra Marin, edo probaren egun berean 07:30etik aurrera Andra Mariko kiroldegian ere.
Sollubeko igoera kronometratuan garaikurra emango zaie hiru denbora onenei, emakume zein gizonezkoetan, opariak zozkatuko dira txirrindularien artean eta inskripzioa egindakoan Klasikoaren maillota ere oparituko da.