Algortako Ollarretxe kalean zirkulazioa moztuko dute kanalizazio-lanengatik

Iker Rincon Moreno 2019ko eka. 6a, 09:12
Ollarretxe, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA

Gaurtik, eguenetik, aurrera galtzadan kanalizazio lanak egingo dituzte zenbait zerbitzu ipintzeko, saneamendu-sarearena barne. Lanok, hasiera batean, hilaren 14an amaituko dira.

Lanon ondorioz, zanga bat irekiko dute galtzadaren alde batean, eta ondoren bestean. Hartara, hasiera batean, Bilboko noranzko erraila itxita egongo da, Plentziarakoa zabalik dagoen bitartean. Ondoren, Plentziarako noranzko bidea itxiko dute eta bestea zabalik utziko dute. Bidearen mozketa horrek ez du, ordea, inguruko kale eta atalondoetan inolako eraginik izango.

Beste alde batetik, Erredentore elizaren ondoko biribilgunean itxita dagoen erraila zabaltzeko lanak amaitzen ari dira gaur egun.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun