Antzerkiz beteko dute Itzubaltzetako Santa Eugenia plaza aste-akabuan

Iker Rincon Moreno 2019ko eka. 6a, 10:03
Santa Eugenia plazan izango dira antzerki denak.

Barikutik domekara bitartean, askotariko antzerki-saioak egongo dira ikusbide Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan. Sarrera doakoa izango da, eta euria bada, Romo Kultur Etxean izango dira ikuskizun horietako batzuk.

Egitaraua

Ekainak 7, barikua

  • 19:00 Prozak (Malas Compañías). Testurik gabeko antzezkizuna.

Ekainak 8, zapatua

  • 12:15 Silence, dance o no!! (Teatro Salitre). Euskaraz eta gazteleraz.
  • 13:00 Zinemaz blai (Zirika Zirkus). Euskaraz. Euria bada, Romo Kultur Etxean.
  • 19:00 Turistreando (Trapu Zaharra). Gazteleraz. Euria bada, Romo Kultur Etxean.
  • 22:00 Festamentua (Tio Teronen Semeak). Euskaraz.

Ekainak 9, domeka

  • 13:00 Txoriak txori (Sarini). Euskaraz.
  • 19:00 Pink impact (El Gran Rufus). Testurik gabeko antzezkizuna.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun