Hurrengo gaiei buruzko hausnarketa egingo dute saioan parte hartzen dutenek: gizonen inplikazioa berdintasunaren alde, hausnarketa sexismoaren barruan eta horren aurrean, feminismoa planteatzea eta berdintasunaren aldeko gizon-taldea sortzea udalerrian. Asistentzia konfirmatzea eskatzen da.
Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, baina aurretik 944 660 136 telefono zenbakian edo berdintasuna@getxo.eus helbide elektronikoan eskatu behar da, eta baita beste edozein behar berezi ere.