Getxo Kirolak-ek eta Nergroup eta The Swimet enpesek antolatzen dute Getxoko Kirol Portua-Abrako Elkartasunezko Igerialdia. Izen-emateen truke jasotako dirua, aurten, Desafía Dravet elkarteari emango diote. Dravet sindromea eta hari lotutako beste gaitz batzuk dituzten umeen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du Desafía Dravetek.
Oso gaitz larria da Draveten sindromea, eta oso arraroa: 20.000-40.000 umetik batek jasaten du. Burmuinari eragiten dio, eta gaixotasuna duten umeek konbultsioak edukitzen dituzte. Hizkuntza eta mugikortasuna garatzeko zailtasunak izaten dituzte, hala nola beste ume batzuekaz harreman normalak izateko. Gaitza hilgarria izan daiteke bost kasutik batean.
Izen-ematea, ekainaren 19ra arte
Ekainaren 19an itxiko da proban izena emateko epea (19an bertan egun osoz egiteko aukera egongo da). Interesdunek The Swimeten webgunea kotsulta dezakete xehetasun gehiago eskuratzeko.
Kategoria abokatuan parte hartuko dutenek 1.500 metroko ibilbidea egingo beharko dute igeriketan; aurreko urteetan baino 500 metro gehiago. Beste berrikuntza bat 3.000 metro egiteko erronka zango da. Aniztasun funtzionala dutenek ere 1.500 metro egin beharko dituzte, eta gazteek, berriz, 300. Bai horientzat bai aniztasun funtzionala dutenentzat doakoa izango da izen-ematea. Gainerakoek, berriz, 15na euro ordaindu beharko dituzte. Goizeko 11:00etan hasiko da igerialdia.