Urpekarien taldeak pertsona boluntarioen laguntza izango du lehorrean, eta horregatik udalerriko bizilagunak bultzatu gura dituzte ekimenean parte har dezaten.
Helburua da hiritarrak sentsibilizatzea, pertsonen jarduerak kostaldean, ozeanoetan, aintzira eta ibaietan dituen ondorioen inguruan. Itsaso eta ozeanoetara iristen diren hondakin solidoek (%80ak kontinentean du jatorria) kalte egiten diete urpeko ekosistemei eta urtero milioi bat hegazti bano gehiagoren eta ehun mila dortoka eta ugaztunen heriotza eragiten dute.
Ekologia ekintza horri buruzko argibide gehiago jasotzeko marefondum@gmail.com helbidearen bitartez harremanetan jar daiteke.