Udalerriko eta inguruko zentroek Yogaren Nazioarteko Egunagaz bat egiteko prestatu duten programaren barruan, 25 lantegi eta berbaldi eskainiko dira, herritar guztientzat eta ikuspegi ezberdinakaz: yoga terapeutikoa, meditazioa, erlaxazioa eta luzatze-ariketak, besteak beste.
Jardunaldiari 10:00etan emango diote hasiera, eta aldi berean 5 gunetan garatuko da, 19:30era bitartean. Programa ixteko, meditazioa egin eta kontzertu bat eskainiko dute.
Jarduera guztiak doakoak dira, sarrera librekoak. Programa osoa ezagutzeko Getxo Kirolaken web orrira jo daiteke.