Arenasen kontra jokatuko du Athletic Clubek bere lehenengo lagunarteko partidua, uztailaren 20an

Erredakzioa 2019ko eka. 19a, 08:58
Arenas taldekoak entrenatzen, artxiboko irudian. © ARENAS FUTBOL TALDEA

Athletic Clubak baieztatu duenez, denboraldiaurrearen lehenengo lagunarteko partidua uztailaren 20an jokatuko du Algortako Fadurako zelaian, Getxoko Arenas taldearen kontra. Getxoztarrak Bigarren B mailan lehiatzen dira gaur egun.

Arenasekoek zuri-gorriei aurre egingo diete datorren uztailaren 20an, zapatuan, Fadurako futbol-zelaian, 12:00etatik aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun