DBHko ikasleak ikasketak euskaraz jarraitzera animatu gura ditu "Nahi dudalako" kanpainak

Iker Rincon Moreno 2019ko eka. 19a, 12:29

Ane Chamizo, Aixerrota institutuko DBHko laugarren mailako ikaslea. © NAHI DUDALAKO

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) amaitutakoan ikasleek ikasketak euskaraz egiten jarraitzeko "Nahi dudalako" kanpaina ipini du martxan, beste urte batez, Getxoko Udalak. Kanpainan Bizkaiko 16 udalek eta bi mankomunitatek parte hartzen dute.

Getxoko DBHko hirugarren eta laugarren mailetako 1.500 familiek horren berri izateko eskutitza jaso dute eta baita www.nahidudalako.eus webgunearen berri ere. Bertan Bizkaian dagoen hezkuntza eskaintzaren berri (Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea) azaltzen da.  Eskutitzean gogoratzen da elebiduna izatea abantaila garrantzitsua dela, lana bilatzeko zein lan harreman-sareak sendotzeko.

Bizkaiko 354 gaztek (horietatik 31 getxoztar) bete dute euskararen erabilerei buruzko inkesta bat webgunean, eta horien artean zozkatutako Ipad mini 4 wifi gailua Ane Chamizo Elosegi getxoztarrarentzat, Aixerrota institutuko DBHko laugarren mailako ikaslearentzat, izan da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun