Herri-proba 6 kilometroko zirkuitu batean egingo da eta 22 oztopo izango ditu. 12 kilometroko proban, berriz, 29 oztopo gainditu beharko dira. Lasterketa 150 pertsonako serietan lehiatuko da eta aurreikusita dago lehenengoa Portu Zaharretik abiatzea, 10:15ean. Azkena 12:30ean hasiko da.
Hori dela eta, lasterketa egingo den egunean, domekan, Portu Zaharreko sarbidea itxita egongo da ibilgailuentzat goizeko lehen ordutik 15:00etara.