Antolatzaileek aurreikusitako egitarauaren arabera, Txalabira irailaren 7an hasiko da, Algortan. Goizeko 09:00etan txalaparta joaldi bat egingo dute, eta bideari ekingo diote. Berango, Larrabasterra, Sopela, Barrika, Plentzia eta Gorliz herrietatik pasako dira lehenengo egunean, udalerri horietako plazaren batean geldialdiak eginez txalaparta jotzeko eta ordubeteko tailerrak egiteko. Lehenengo gaua Gorlizen egingo dute, aterpetxe batean. Hala, hurrengo egunean, irailaren 8an, Armintzarako bidea egingo dute, azkenengo txalaparta-tailerra egiteko eta bazkaltzeko.