Sariak iluntzeko 21:00etan banatuko dituzte, Portu Zaharreko Etxetxun bertan, bozketa amaitu ondoren. Bozka gehien jasotzen dituen kartelak Portu Zaharreko jaiak irudikatuko ditu eta haren egileak 350 euroko saria jasoko du; bigarren bozkatuenak, aldiz, 150 euro jasoko ditu. Era berean, parte-hartzaile denen artean pertsona birentzako bina afari edo bazkari ere zozkatuko dituzte.
Aurkeztu diren kartelen artean ondoko hauek izan dira epaimahaiak aukeratu dituen 6 finalistak:
- Antzarrak
- Mi
- Mome
- Oliben Jaia
- Sardinera
- Zuri, Berde eta Gorri