Azoka goizeko 10:00etatik 14:30era izango da, Getxoko Kultur Etxeak eta BBK-k antolatuta. Aurten, baina, ez da aurreko urteetan egondako lehiaketarik egingo. Hala, ez dute Idiazabal jatorrizko deiturako gaztarik, barazkirik ezta landarerik onenak sarituko. Edozelan, euskal baserrietako produktu tipikoak erosi eta taloak, sagardoa eta bestelakoak dastatu ahal izango dira. Algortako San Lorentzo Bizkaiko azoka garrantzitsuenetako bat da; 18.000 lagun hurreratu ohi dira.