Irantzu Uriarte Getxoko Euskara zinegotziak eman dio gaur goizean Nekane Viota getxoztarrari euskarazko liburuen eta jolasen otzara (100 euroko baliokoa). Alkarbide, Bizkaiko Euskara zerbitzuen bilguneak, tartean Getxoko Udalarenak, antolatutako ekimen horren helburua da familiek seme-alaben hizkuntza ohituretan duten eraginaren garrantzia nabarmentzea, eta baita ondorioz euskararen transmisioan duena ere. Horretarako, ekimenaren webgunean familientzako baliabideak eta zalantzak argitzeko aholkuak eskaintzen dira, euskararen erabiltzea sustatze aldera.
Proposatutako inkestak familien hizkuntza ohiturei eta Emangiltza ekimenaren gaineko iritziei buruzko galderak zituen.