Ehun paella inguru aurkeztu ziren Itxas Argiak antolatutako 64. Nazioarteko Paella Lehiaketan (horietako asko, irudimenez betetako diseinu eta guzti), eta denera 62 sari banatu zituzten antolatzaileek. Giro bikaina izan zen Aixerrotako landetan, eta sari-banaketa hasi orduko botatako euriak ere ez zituen kikildu han bildutako milaka lagunak. Ondoren, Oxabi taldeagaz egin zuten erromeria. Hona hemen irudi batzuk.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!