Baionar klubak historikoki Getxogaz eta bertoko errugbi-taldeagaz eduki duen harreman onari zor zaio egonaldia, azpimarratu dutenez. , esan du Klub bietako ordezkariakaz batera, Errugbiko Euskal Federazioko eta Getxok Kirolakeko kideek ere parte hartu dute agerraldian. "Hegoaldean talde maitatua du Aviron", esan du azken erakunde horren izenean berba egun duen Álvaro Gonzálezek. Bide batez, talde lapurtarrean getxoztar batek jokatzen dutela gogorarazi dute: Jon Zabala.
Bisitaldian zehar hainbat entrenatzailek, Getxo Rugbykoek barne, Avironegaz batera jardungo dute. Gainera, Baionako klubaren lehenengo eta bigarren taldeek elkarren aurka jokatuko dute Faduran bihar, zapatua, 10:00etatik aurrera, edonork ikusi ahal izango duen partiduan.