Ekimenak hainbat helburu ditu, baina batez ere Golkoaren kontserbazioaren beharraz arreta deitzea da, bere fauna berreskuratzera lagunduko duten itsas erreserbak sortzen. Gainera, isuriak murrizteko beharra nabarmenduko da, bereziki plastiko eta deribatuena.
Antolatzaileen arabera, proposamenak mundu osoko urpekariak erakarriko ditu Santiago Bidea egitera, eta aldi berean, Kantauriko kostagaz gozatzera. Momentuz, bi mugarri jarri dituzte ibilbidea seinaleztatzeko, bata Santanderren eta bestea Portu Zaharreko kai-mutu zaharrean.
Proiektua Getxo 2020ko Ekonomia Garapenerako Estrategiaren barruan kokatzen da, eta bereziki, kultura eta kirol turismoari lotutako ekimenak laguntzeko ildoen artean, hain zuzen ere, itsaso-irristatzeagaz zerikusia dutenakaz. Horren aldeko apustua egiten du Getxoko Udalak. “Getxo oso ondo kokatutako produktura batzea ahalbideratzen du ekimenak, Santiago Bidea kultur turismoaren alorrean hazteko aukera duena baita, eta batez ere, itsas fondoak zaintzeko beharraren gainean arreta deitzeko”, argitu du Irantzu Uriarte Turismorako Informazio eta Sustapeneko zerbitzuko zinegotziak.
Udalarentzat aukera berri bat izango da, Santiago Bideari eta urpekaritzari lotutakoa sustatzeko ez ezik, egun dauden zerbitzu berezituak ematea bultzatzeko ere eta baita etorkizunari begirako beste zerbitzu berri batzuk sortzeko ere. “Getxo mundu osoko urpekarientzako helmuga izatea zabaltzea eragingo du, Santiago Bidea (Santiagua) egiteko eta beren hobbya praktikatzeko aitzakiarekin, eta Kirol Portuan lekututa dauden kirol arlo honetan adituak diren eta enpresen zerbitzuak erabili ahal izango dituztelako”, amaitu du Uriartek.
Ekitaldiak abuztuaren 3 eta 4an
Proiektua ezagutzera emateko hainbat jarduera antolatu dira aste-akabu honetarako, abuztuaren 3 eta 4rako, Kirol Portuan. Aurreikusitakoen artean, zapatuan, 20:00etan, partaidetzazko jolasak izango dira umeentzat, haurrek gure itsas inguruaren zaintzan nola lagundu dezaketen ikas dezaten, modu dibertigarrian. Ondoren, jolasetan parte hartu dutenentzat sarien banaketa izango da, eta merchandising-eko produktuena ere bertara hurbilduko diren guztientzat. Ekitaldian PEREGRINOSUB Photocall-a egongo da eta musika DJ bategaz. Argazkiak proiektuaren webgunean eta bere gizarte sareetan ikusi ahal izango dira. 21:30ean, kontzertua izango da Teddy Basterekin, barruko Silver´s Tavern agertokian.
Domekan, hilaren 4an, 09:00etan, Dive Tarpoon Urpekaritza zentroko pantalanetik aurreikusitako bi urperatze egingo dituzte (horietariko batean Portu Zaharrean bost metroko sakoneran jarritako mugarria bisitatuko dute). Ondoren, Santiagua monolitoa erakutsiko dute, urpeko zentrotik hurbil kokatuta dagoena.