Sare sozialetan zabalkunde handia izan duen irudi batean ikusten da lapurreta egin duten txosnetako batetik motxila bategaz irteten den gizon bat; itxuraz, horixe da atxilotutakoa. Zehazki, Algortatik Hanka kolektiboak eta Abian Kultur Elkarteak ipinitako txosnetatik eroan zituzten botilak. Gertakaria salatzeko zabaldu duten idatzian, herri-elkarteek diote lapurrek herri-proiektuak jorratzen dituzten taldeei, eta, honenbestez, "herriari" lapurtu diotela, baita talde horien urte osoko proiektuak kolokan ipini ere.
Azkenik, herritarrei babesa eta elkartasuna eskatu dizkiete. "Txosnak arriskuan egoteak jai herrikoiak arriskuan egotea dakar", gehitu dute.